We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bilbomatiks

by Bilbomatiks

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Karola 04:11
Noruega inguruan, neska bat, burdinezko ibaia. Zeharkatzen zuen, langileek ikusi, koskortzen ziren garabi guztiak. Ke ta kirats artean badator Karola. Desioa aurrez aurre egunero, lana, arnasa ta metal taupadak gelditzen ditu beti greban bezala. Batzuen amesgaizto, besteen ametsa. Ke ta kirats artean badator Karola. Nola aldatzen diren gauzak! Garabi zaharrak orain hilak, ikustezinak. Datozenak, den-denak. Ustel usaina dute inguruan. Zer egin kamarada? Lantegirik jada ez dago ta ez dago Karola. Noruega inguruan, neska bat, burdinezko ibaia. Zeharkatzen zuen txalupa baten. Batzuen amesgaizto, besteen ametsa. Ke ta kirats artean badator Karola.
2.
Ostirala 02:52
Ostiralean burua. Salba nazala! Gainean duzu mundua. Salba nazala! Rutina(ren) heldu da eguna. Azkenean hemen da amaiera? Rutina(ren) kartzela ordua. Zaila da bizitza aski da!
3.
Gaua zein luzea sexu eta laztanak, baina orain gehiago eskatzen didazu. Utzidazu amets egiten, ez esnatu (bis) Zirrarak sortu dizkizuk barrenean, agian ezin dut asetu zure irrika. Utzidazu amets egiten, ez esnatu (bis) Gaua zein luzea sexu eta laztanak, baina orain gehiago eskatzen didazu. Utzidazu amets egiten, ez esnatu (bis) ez esnatu, ez esnatu, utzidazu amets egiten, utzidazu amets egiten...
4.
Sartu 03:12
Beldurrik ez ta bakarrik bez, barruan nago. Ez dago aterik utziko ez didana hilda dagoena berpizten. Ta ez naiz lapurra. Betirako hemen geratzea, ez da nire asmoa. Zure goseak ez du izan mugarik; horixe da amaituko dena. Ostikada ta barrura. Sartu!
5.
6.
Hi Bai Hi 02:42
Lurra hartzen lagundu, leun-leun. Hire eskuak berriro, berriro… Beti bertan egon haiz, beti egon haiz Hola sentitzen haut hi, eta gehio… Hi bai hi… Mila esker nire lagun, mila bider. Hiretzat dun kanta hau, eta gehio… Hi bai hi… Hiretzat dun kanta hau, eta gehio… Hiretzat dun kanta hau, eta kitto! Hi bai hi…
7.
Sukarra 04:03
8.
Etxean Lez 02:46
Sartu, ba, sartu ta etxean lez. Nirea zure egin, pasa zaitez! Handia ez bada ere, lagun, egon etxean lez Zerbeza pare bat hartuko ta bitartean zu binilo artean, Akatzena esku artean duzu, ez da aukera makala! Ez, ez dakit, irribarre horri zer erantsi. Minutuak segunduak dira, sofan hartuko dugu hurrena. Ordu txikiak dira, sofan hartuko dugu azkena. Ta ez galdetu, ez, etxean lez. Zapatak kendu ahal ditut? Mesedez! Nireak ez dakit ia non dauden. Egon etxean lez! Birra bukatu ta etxean lez, laztan ta muxu artean, zorionez Loak gu biok hartuko agian, baina gaurkoan ez betiko lez.
9.
Hi Bai Dub 02:42

about

(Down in english)

2014an hasi eta 2015ean amaitu du grabatzen Bilbomatiks taldeak bere lehen diskoa, Bilbomatiks izenekoa. Grabazio estudioan sartzen diren lehenengo aldia ez da, ordea. Izan ere, Kaskagorri konpartsari egin zioten kanta editatutako lehen lana izan bazen ere, entzuleak ez du antzekotasun handirik topatuko abenduan argitaratuko den lan honekin. Jamaikan 60ko hamarkadan suertatu zen iraultza musikalari eta politikari jarri diete arreta eta ildo horretatik jo nahi izan du Bilboko taldeak. Horixe da, hain zuzen ere, taldeak egiten duen ekarpena. Garai horretako eztanda, gurera ekarri. Letrak ere, horren isla dira.

Estreinako lan honetan entzuleak 9 kanta entzuteko aukera izango du, eta ska kantez gain, rocksteady, skinhead reggae eta dub doinuak topatuko ditu. Euskal Herrian Ska-rocka edota ska-punk nagusi diren estiloetatik aldendu nahi, eta Akatz, Soweto edota The Slackers taldeetatik edan dute euren soinu propioa eraikitzeko. Oldie jamaikarrak euskarara ekarri nahi izan ditu Bilboko bederatzikoteak eta horretarako, teknikoki ere, grabazio analogikoa baliatu
dute soinu zahar hori lortu ahal izateko. Musika beltza Euskal Herrian egitea ez da oso ohikoa eta euskalradioformula/easy listening radiotik aldendu nahi izan dute.

Abestien gaiei dagokienez, garai bateko Bilbo grisa izan dute hizpide (Karola), errutinatik iheserako deia (Ostirala), okupazioa (Sartu), maitasuna eta laguntasunaren gainekoak ere badaude (utzi amets egiten edota hi bai hi), edota instrumentalak (Sukarra eta Lokatzetan goxo). Diskoa Hi Bai Hi kantaren dekonstruzio batek ixten du, dub doinuetara hurbilduz (Hi bai Dub).

Diskoa Xabier Urrutikoetxeak Priscifunktoria estudioetan erregistratu eta nahastu du eta masterizazio lana Euridia Studioko Ibon Larruzeak jardun du. Diskoaren diseinuaz Txus Zuri Beltza fotografia eta Aitor Saski Naski arduratu dira. Beraz, autogestiotik egindako lana dugu. 

Ska Sukarra birari (Bilbo, Zumaia, Gernika edota EHZ festibaleko lehiaketa irabazi ondoren, Lekornen, besteak beste) amaiera ezin aproposagoaz bukatzen du 2015 urtea Bilbomatiks taldeak.


---------------------------------------------------------------------------------------

Bilbomatiks band from Bilbao has just finished recording their first album, called ‘Bilbomatiks’ too. Their first experience recording in a studio was in 2009, when Kaskagorri association asked them to record a song for the local festivities. However, this album sounds completely different from that first song: along these years they have been interested in the political and cultural revolution that occurred in Jamaica in the 60’s and they have tried to absorb this influence and turn it into their distinguishing mark. As a result, Bilbomatiks contribution to the music scene in the Basque Country is a style which had not been well-developed so far and, for the first time, they do it in their mother tongue: Basque.

This first album includes nine tracks which explore, mainly, ska rhythms, as well as rocksteady, skinhead-reggae and even some dub. The band decided to stay away from the ska-rock and ska-punk that were growing in their environment and chose to create a sound of their own, where they would follow the original Jamaican tendencies featured by some other bands such as Akatz, Soweto and Slackers. In their will to reproduce the primitive Jamaican sound that they love, they have recorded their album with analogue technology.

Bilbomatiks deal with different topics in their lyrics: we can find songs that talk about the old Bilbao (‘Karola’), a call to step back from routine (‘Ostirala’), squatting (‘Sartu’), love and friendship (‘Utzi Amets Egiten’ and ‘Hi Bai Hi’), together with an instrumental track (‘Sukarray Lokatzetan Goxo’). The album is closed by a dub cover of the previously mentioned ‘Hi Bai Hi’.

This album has been mixed and registered by Xabier Urrutikoetxea from Priscifunktoria studios and mastered by Ibon Larrucea from Euridia studios. Ibon Saski Naski has been responsible for the design and Txus from Zuri Beltza has been the photographer.

Bilbomatiks finishes an awesome 2015 closing their Ska Sukarra tour, along which they have visited places like Bilbao, Zumaia and Gernika. They have also won the EHZ festival hosted in Lekorne.

credits

released December 4, 2015

license

tags

about

Bilbomatiks Kingston, Jamaica

Bilboko Ska jamaikarra taldea.
Gure lehenengo diska, Ska, rocksteady, skinhead reggae soinuaz disfrutatzeko aukera paregabea.
Euskadi tropikala ez da inoiz hilko!

contact / help

Contact Bilbomatiks

Streaming and
Download help

Report this album or account